Ibilbidea


 
 

 _DSC1154 pequeña

 

Areka duela 10 urte sortu zen, arraseko dutxak egiten punta-puntako bi enpresa elkartuta.

Ikusi genuen erantzun teknikoa eman behar zitzaiela etxebizitza askotan dutxa arrasekoa egiteko planteatzen ziren arazoei. Merkatuan ziren produktuek –izan dutxa-platera lauak, kanaletak…– ez zuten beti lortzen dutxa erabat arrasekoa egitea.

Jende ugari zegoen erantzun baten zain, ezin baitzuten dutxa erabat arrasekoa egin beren etxeetan. Arazoak askotarikoak ziren: zoruen alturak, ur-hustubidearen posizioa  eta altura, bainugelen tamaina eta antolamendua… Halako kasuetan, errazagoa zen esatea “hemen ezin da”, baina Arekak erabaki zuen irtenbideren bat bilatu behar zuela, eta aurkitu zuen.

Urteak eman ditugu arazoa aztertzen, eta ehunka proba egin ditugu tailerrean, gero instalazio konplexuenetan aplikatu ditugunak, eta horrek guztiak ezagutza eta esperientzia handia eman digu. Azkenik, Areka kanaleta asimetrikoaren sistema esklusiboa diseinatu dugu, Gure sistema “Oficina de Patentes y Marcas” erakundeak babestuta dago, eta hari esker dutxa erabat arrasekoak egitea lortzen dugu gainerako sistemek huts egiten duten lekuetan.

AREKA kanaleta-sistemari eker, gaur egun jende askok lortu du dutxa erabat arrasekoa egitea, irisgarria; AREKArik gabe, ez zen posible izango.